Hiritar guztiei, baita arazo fisikoak zein zentzumen edo ezagutzaren arlokoak dituztenei ere, mundu fisiko zein birtualean erabilerraztasunerako eskubidea bermatzea.
Hiritar orori Interneten eskainitako informazioa bideratzea dute xede jarraibide hauek. Hona hemen, hartu diren neurrien artean, garrantzitsuenak:
Web gune honetan teilakatutako estilo-geruzak eta -orriak (CSS) erabili dira orrialdeen ikusizko diseinurako. Honela, edukia eta aurkezpena ez doaz elkarrekin, nahi duten erabiltzaileek, nabigatzailetik estilo-orrien deskarga ezgaituz nabigatu ahal dira informazioan zehar. Nabigatzaileak edo nabigatzeko gailuak estilo-orriekin ezin badu, bere markaketa estrukturalari esker, Web gunearen edukia berdin-berdin irakur daiteke.
XHTML 1.0 Transitionala da edukietarako eta egiturarako erabilitako lengoaia, eta Teilakatutako Estilo Orriak erabili dira (CSS), elementuez baliatu eta grafikoki aurkeztu ahal izateko.
Orri guztiek betetzen dituzte Erabilerraztasun Arauak edo Diseinu Erabilgarriaren Printzipio Orokorrak. W3C-ko WAI lantaldeak prestatutako 'Web Content Accessibility Guidelines 1.0' (Web 1.0. Edukien Erabilerraztasun Arauak) agirian A mailarako definitutako arauen arabera diseinatu eta berrikusi dira Web guneko orriak.
Orri guztietan egitura berbera erabiliz, nabigazio koherenteari bide ematen dio Web guneak.
"alt" atributuaren bidez ikusten den azalpen laburra daramate irudi guztiek.
Tamaina erlatibokoak dira erabilitako iturri guztiak, honela, erabiltzen ari den nabigatzailetik kontrolatu ahal izango du tamaina erabiltzaileak.
Jomuga erabat azaltzen ez duen testua badaramate ere, title azalpena daramate lotura gehienek, eta hori title atributuen bidez ikusten dira. Ez dago javascript: bidezko sasi-loturarik. Edozein nabigatzaile erabilita jo daiteke lotura guztietara, baita javscript ezgaituta badago ere.