FEVAPAS - FEDERACION VASCA DE ASOCIACIONES DE PADRES Y AMIGOS DE LOS SORDOS
FEVAPASen PROGRAMAK : Familiak

Familiak

Entzuteko urritasuna dagoela jakinarazten denean, FAMILIAren inguruan kezka eta desorientazio erreakzioak sortzen dira, arazo honi aurre egiteko guraso gehienek ez baitaude inolako prestakuntzarik. Hori dela eta, familia-aholkularitza, diziplina anitzeko lana eta familiarekiko lankidetza oinarrizkotzat hartzen dira, arrazoi hauengatik:
- Umearen orientazio globalaren parte dira, entzuteko urritasuna diagnostikatzen den momentutik.
- Bere helburua, gurasoen eta umearen arteko elkarrekintza birdoitzea da, familia bakoitzaren behar espezifikoen arabera

FEVAPASek Euskadin egiten ari den lan osoa KOORDINATZEN DU, gortasunak eragindako familiei erantzuna eta laguntza emateari dagokionean; halaber, horri lotuta elkarte federatuetatik burutzen den lan amankomun eta bateratua ere koordinatzen du

Helburu honekin:

  • FAMILIEI LAGUNTZA ZUZENA EMATEA
  • Entzuteko urritasuna duten umeen hezkuntza eta trebatze prozesuaren JARRAIPENA EGITEA.
  • Gurasoen ELKARTEA BULTZATZEA, entzuteko urritasunarekin zerikusia duten gai guztietarako erreferentea eta topagunea izan dadin, bertan azterketak egiteko, esperientziak trukatzeko eta baliabideak eraginkortasunez aprobetxatzeko.
  • SARE ERAGINKOR BAT OSATZEA, Laguntza Goiztiarra eta Hezkuntza, Gizarte eta Familia Laguntza emateko

Honako Ekintza hauek garatuz:

  • ZUZENEKO ARRETA:
    - ZUZENEKO SOROSPENA: informazioa, laguntza, orientazioa, prestakuntza, bultzada eta motibazioa.
    - GURASOTIK GURASORA SOROSPEN-PROGRAMA. Guraso gidatzaileak prestatzea eta guraso berriei arreta ematea..
    - GURASOEN ESKOLA: Materialak prestatzea eta gurasoei zuzendutako prestakuntza-bilerak antolatzea.
    - FAMILIEN ESKARI INDIBIDUALAK KUDEATZEA: Osasun, hezkuntza eta gizarte-beharrak.
  • KOORDINATUTAKO EKINTZA GLOBALAK:
    - Probintzien arteko koordinazio-bilerak, Elkarte federatuekin
    - Eskariak kudeatzea, Erakunde eta zerbitzu ezberdinekin
    - Informazio-materiala prestatzea, bazkideentzat eta umeen bizi-ibilbidean parte hartzen duten profesional ezberdinentzat
    - Bazkideentzako informazio-buletina
    - Bai profesionalei bat gortasunak eragindako familiei zuzendutako prestakuntza-hitzaldiak
    - Gizarte osoari eta Erakunde guztiei pertsona gorren eta bere familien arazoak ezagutu araztea eta horien inguruan kontzientziatzea.

ITZULI FEVAPASen PROGRAMAK