
Gizartearen barruan eskubide osoz aritzeko pertsona gorrari planteatzen zaizkion beharrei irtenbide egokiak ematea da FEVAPASen helburu nagusia.
Helburu orokor hau beste batzuetan zehazten da. Hona hemen:
- Elkarte Federatuen ekintzak koordinatzea:
- Plan eta helburuak amankomun ezarriz, ahaleginik ez sakabanatzeko.
- Ekintza bateratua bilatzeko pertsona gorren eremuan
- Indarrean dagoen legedian eta elkarte bakoitzaren estatutuetan ezarritako betebeharrak bete daitezela zaintzeko.
- Elkarte ezberdinen arteko loturak indartzea, harremanak izateko eta informazioa trukatzeko, elkarte bakoitzaren iharduerei dagokienean, edota beraien helburuak betetzeko egokiak diren baliabide eta tresna zientifikoen, juridikoen, materialen edo bestelakoen inguruan.
- Elkarte kide bakoitzak bere Estatutuetan aurrikusitako helburuak ahalik eta gehienez garatzen saiatzea.
- Federazioaren helburu nagusiarekin erlazionaturiko eskuduntzak dituzten Herri-Administrazioen aurrean edo beste edozein Erakunde publiko edo pribaturen aurrean ordezkari edo eragile gisa aritzea.
- Gortasunaren tratamenduan dauden aurrerakuntza zientifikoak, klinikoak eta teknikoak hedatzea.
- Honako hauek bultzatzea, sustatzea eta sortzea::
- Birgaitzeko edo errekuperaziorako zentroak eta integraziorako balio dutenak, edota gaur egun daudenekin batera Elkarte Federatuei horrelako zerbitzuak ematen dizkietenak.
- Gure artean dauden lanbide prestakuntzaren eta lan-munduratzearen aukerak, eta pertsona gorrek arlo horretan duten egoera hobetzen duten bestelako aukeren bultzada.